Sevillan izango dute hitzordua Orioko arraunlari gazteek asteburuan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 8a, 10:09

Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko da asteburuan Andaluziako hiriburuan.

Orio Arraunketa Elkarteko kadete eta jubenil mailako arraunlariak Andaluziara joango dira asteburuan, Sevillan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatzeko. Herriko 7-8 ontzi inguruk parte hartuko dute bertan: kadete mailako nesken eta mutilen zortzikoek, eta beste 5-6 ontzik, jubenil mailako neska-mutilekin osatuak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!