Tutu festa Landetan

Karkara 2020ko urr. 12a, 16:30

Asier Sanchezek KARKARAren 421.zenbakian argitara emandako argazkia eta testua, 'Izpiak eta hizkiak' atalean.

Duela urtebete edo aterako nuen argazkia, Landetara egindako egunpasa batean. Bolada hartan, buelta dezente egin genituen hara, olatu lehor eta borobilen bila. Goizean Capbreton aldera jo genuen, eta, egia esan, ez genuen beste munduko olaturik hartu. Gero, bazkalostean, beste hondartza batera mugitutakoan, kristoren olatuak ikusi genituen dunen artetik. Bi surflari bakarrik zebiltzan olatu artean; halakoak ez dira askotan tokatzen! Aparkalekura presaka itzuli, neoprenozko jantziak kolpetik jantzi, eta korrika joan ginen uretara Orioko kuadrillatxoa: Lander, Paulo, Atxega, Elus, Xubi… Lagunak olatu bat bestearen atzetik hartzen aritu ziren bitartean, uretatik argazkiak ateratzen ikaragarri gozatu nuen nik, argia ere zoragarria zelako.

 Irudian, Elus gozo-gozo, tutu barruan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!