Berrogeita bi parte hartzaile bildu zituen atzo Gipuzkoako SUP Race txapelketak

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 12a, 16:00

Unax Etxeberria, Manuel Hoyuela eta Esperanza Barreras gailendu ziren Open kategorian.

Atzo eguerdian, igandearekin, Gipuzkako 'SUP Race' txapelketa jokatu zen errioan. Hasiera batean urriaren 3an jokatu behar zuten lehiaketa, baina eguraldi txarrarengatik atzeratu egin behar izan zuten zita. Hala, atzo berrogeita bi parte hartzaile juntatu ziren Arraunetxen, eta eguerdi partean jokatu zituzten estropadak. Baldintzak ez ziren guztiz onak izan, eta kirolariek haizearen kontra nahikoa borroka izan zuten ibaian behera egindako metroetan.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, maila handiko lehiaketa izan zen atzokoa; parte hartzaileen artean izan zen, besteak beste, Esperanza Barreras munduko txapelduna.

Hauek dira kategoria guztietako emaitzak:

8 urtetik beherakoak:

 1.- Amets Hernandez

2.- Mateo Navascues.

12 urtetik beherakoak:

1.-Aetz Ibarloza

2.-Ane Garcia

3.-Maddi Usandizaga

14 urtetik beherakoak:

 1.-Leire Goikoetxea.

2.-Ane Villagarcia

3.-Araitz Agirre.

16 urtetik beherakoak:

1.-Pablo Martín

2.-Iago Esporas

3.-Alvaro Lopez.

Amateur gizonezkoak:

1.-Eneko Alberdi

2.-Jaime Rodriguez

3.-Imanol Garate.

Open 12,6 mixtoa:

1.-Unax Etxeberria

2.-Elene Etxeberria

3.-Brais Longeiras.

Open 14' gizonezkoak:

1.-Manuel Hoyuela.

2.-Alvaro Hermida.

3.-Oscar Ruiz

Open 14' emakumezkoak:

1.-Esperanza Barreras

2.-Amaia Mellado

3.-Gadea Ibarloza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!