Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan absolutu mailako zortzikoek

Julene Frantzesena 2020ko urr. 14a, 12:54

Orio Arraunketa Elkarteak bi ontzi aurkeztuko ditu txapelketara: absolutu mailako gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikoak.

Datorren asteburuan, Orio Arraunketa Elkarteak ofizialki amaiera emango dio 2020ko arraun denboraldiari. Elkarteko kideek azaldu dutenez, antolaketa aldetik "ez da denboraldi erraza izan", pandemia dela eta, baina "duintasunez" bukatu dutela uste dute. Hala, asteburuan denboraldiko azken estropada jokatuko dute, Espainiako aulki mugikorreko txapelketa, hain zuzen ere. 23 urte azpikoek, absolutu mailakoek, beteranoek eta arraunketa egokitua egiten duten arraunlariek parte hartuko dute hitzorduan, eta oriotarrek bi ontzi aurkeztuko dituzte: absolutu mailako gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikoak.
 
Bestalde, jakinarazi dute azaroan Banyolasen jokatzekoa zen infantil mailako txapelketara ez joatea erabaki duela arraun elkarteak.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!