Luis Lizarraldek jaso du Udako Argazki Lehiaketako saria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 16a, 08:05

Aurten KARKARAk Udako Argazki Lehiaketa antolatu du lehen aldiz eta hiru sari banatu dira: epaimahaiaren saria, ikusleen saria eta botoa eman duten guztien artean zozkatu den saria.

Luis Lizarralde izan da argazki lehiaketako irabazle nagusia, epaimahaiaren iritziz, berak bidalitako Antilla grisa argazkia izan baita onena. Lizarraldek Zudugarai txakolin botila kaxa bat jaso du gaur bertan KARKARAko bulegoan.

Ikusleen sarian, berriz, berdinketa egon da bozketan bi argazkiren artean, eta biek jasoko dute saria: Maialen Manterolak (Egunsentiaren distira argazkiagatik) eta Josune Zabaletak (Gure Zirkuko pailazoei atzetik ateratako argazkiagatik) argazki anpliazioa irabazi dute Egiguren Argazki Estudioaren eskutik.

Azkenik, argazkiei botoa eman dioten KARKARAko erabiltzaileen artean zozketa egin da, eta Joxemari Olasagastik irabazi du bi lagunentzako zaldi ibilaldia, Usurbilgo Lar Zaldiak Hipika Klubaren eskutik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!