Euskaraldia 2020

"Kolon Txikin beti erabiltzen dugu euskara"

Karkara 2020ko urr. 15a, 15:19

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, bigarrenez, Euskaraldia, eta hainbat berrikuntza izango ditu. Izan ere, aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean egiteko aukera ere egongo da arigune-en bidez.

Orion hainbat merkatari, ostalari eta eragilek osatu dute Euskaraldia babesten eta sostengatzen duen hamalaukoa. Kolon Txiki taberna da Euskaraldian parte hartuko duen establezimenduetako bat.

"Gure hizkuntza presente mantentzeagatik, gizartean aho eta belarrietan mantentzeagatik, beti edozer egiteko prest izaten gara. Hemen beti erabiltzen dugu euskara, hasi jartzen dugun musikatik, segi eskaintzen dugun kartara, eta hartzen ditugun langile guztietaraino. Hori da gure ama hizkuntza, eta Euskaraldian ere, eskatzen zaiguna egingo dugu gustura asko". 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!