Euskaraldia 2020

"Guztion eskuetan dago euskararen erabilera indartzea"

Karkara 2020ko urr. 16a, 09:00

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, bigarrenez, Euskaraldia, eta hainbat berrikuntza izango ditu. Izan ere, aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean egiteko aukera ere egongo da arigune-en bidez.

Orion hainbat merkatari, ostalari eta eragilek osatu dute Euskaraldia babesten eta sostengatzen duen hamalaukoa. Gallego botika da Euskaraldian parte hartuko duen establezimenduetako bat.

"Euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea izango dugu helburu, eta, nahiz eta zailtasunak izan, beldurrik gabe hitz egitera animatu nahiko nituzke herritarrak. Arigunea sortu dugu farmazian, eta bertan saiakera egite hutsa oso positibotzat hartuko dugu. Guztion eskuetan dago euskararen erabilera indartzea, eta intentzioa jartzen badugu herri euskaldunago bat eraiki ahal izango dugu".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!