'LGTB+ eta diskriminazio egoerak Gipuzkoan' diagnosiaren aurkezpena egingo dute urriaren 29an

Karkara 2020ko urr. 18a, 08:30
Orioko Ahalduntze Eskolaren ekitaldi bat.

Zaira Garcia eta Jone Exposito izango dira hizlariak, eta hitzaldira joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez. 

Orioko Ahalduntze Eskolaren eskutik, datorren urriaren 29an, ostegunarekin, Zaira Garciak eta Jone Expositok LGTB+ eta diskriminazio egoerak Gipuzkoan diagnosia aurkeztuko dute. Kultur Etxeko areto nagusian izango da hitzaldia, 18:30ean, eta bertara joan nahi duenak izena eman beharko du aurrez ahalduntzeeskola@gmail.com helbidera idatzita edo 623 17 85 53 telefonora deituta. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!