Memoriaren bulegoan herritarren aurreneko testigantzak jaso dituzte

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 21a, 17:05

Arratsaldeko zazpiak arte egongo da zabalik Memoriaren bulegoa, kultur etxeko aurreneko solairuan. Han, Aranzadiko kide bat indarkeria politikoak eragindako sufrimenduaren inguruko testigantzak jasotzen ari da.

Gaurtik hasi eta datozen hiru asteazkenetan, Memoriaren bulegoa zabalik egongo da goiz eta arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, hain zuzen ere. Egun horietan guztietan, Aranzadiko kide bat egongo da bulegoan, herritarren testigantzak jasotzeko prest.

Ikertzaileekin aurrez aurre elkartu nahi ez dutenentzat, informazioa telefonoz edo e-posta bidez helarazteko aukera izango da: 943 466 142 / memoria@aranzadi.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!