'Txor-txor' umorezko bakarrizketa izango da ostiralean kultur etxean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 22a, 10:28
(Iturria: Goiena)

45-50 minutuko bakarrizketa umoretsua izango da eta euskaldunek eguneroko egoeretan dituzten harremanei buruzko gogoeta egingo du Beatriz Egiazabal aktoreak.

Txor-txor umorezko bakarrizketa izango da bihar, ostirala, kultur etxeko areto nagusian, 22:00etan hasita. Beatriz Egizabal aktorearen eskainiko du 45-50 minutuko saio umoretsua eta euskaldunek eguneroko egoeretan dituzten harremanei buruzko gogoeta egingo du.

Ekimenak Orioko Udalak eta Euskaraldiaren Orioko lantaldeak antolatu dute, eta emanaldia doan izango da; dena dela, gonbitak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean, aforoa mugatua izango delako. Pertsona bakoitzak bi gonbita hartu ditzake, gehienez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!