Hainbat kirol material salgai jarriko du laster Orio Eragin Eskubaloia klubak

Onintza Lete Arrieta 2020ko aza. 15a, 12:35

Besteak beste jertseak, elastikoak, motxilak eta txaketak jarriko dituzte salgai. Horietako batzuk jokalarientzat bakarrik dira, eta bazkideek modu hobean eskuratu ahalko dituzte. Laster jakinaraziko dute non erosi ahalko diren Orio Eragin Dendako produktuak.

Laster martxan izango da Orio Eragin Denda. Hala jakinarazi dute antolatzaileek, eta oraindik produktuak non edo nola erosi ahalko diren esan ez badute ere, erakutsi dituzte salgai egongo den materiala: jertseak, elastikoak, motxilak, txaketak...

Batzuk jokalarientzat bakarrik jarriko dituzte salgai, eta gainontzekoak, berriz, bazkideentzat merkeago izango dira.

Orio Eragin Eskubaloia klubak gogorarazi du, bestalde, maskarak eskuragarri daudela Itziar Kirolak dendan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!