Aurtengo Xexili Egunean ez da ospakizunik egingo Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 17a, 10:37

Datorren igandean, azaroak 22, izango da Xexili eguna. Dena den, pandemia dela eta, egitekoak ziren ospakizunak bertan behera uztea erabaki du Orioko Danbolin Musika Eskolak. Hasiera batean, egoera berrira egokitutako ekitalditxoa antolatzen ari ziren musika eskolako kideak, baina azken dekretoa dela eta, bertan behera laga behar izan dutela azaldu du Elena Errasti zuzendariak.

Orioko musika eskolako ikasleek aurten ezingo dute Xexili eguna ospatu, baina gogora ekarri nahi izan dute Musikalean ekimena, argazkiz osatutako bideo baten bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!