Gaur eguerdian, ordubatak aldera, isurketa bat izan da errioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, erakinen batean lanean ari ziren langileek estolda batean hustu dute pintura zuriaren potoa, zegokion tokian beharrean.
Berehala, pinturak azkar egin du lurpeko hoditerian barna, eta tarte txikian errioan agertu da, arranpla parean.