Julen Alonso musikari oriotarrak eta Oinkari dantza-taldeak Sutan dantzan ikuskizuna eskainiko dute Orion abenduaren 5ean, larunbatarekin. Ikuskizuna 19:00etan izango da, Karela kiroldegian, eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira kultur etxean, 10 euro ordainduta.

COVID-19ak sortutako osasun krisia dela eta, aforo mugatua izango du ikuskizunak eta 220 sarrera jarri dituzte salgai. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.