Bikamiotan dagoen Kultur Tailerra eraikineko igogailua berritu dute. Udalak bere webgunean azaldu duenez, igogailu zaharra matxuratuta zegoen aspaldi eta, gainera, "ez zituen betetzen gaur egungo irisgarritasun-arauak".
Hori horrela, aldatu eta berria jartzeko erabakia hartu eta lanak lizitaziora atera zituen uda aurretik Udalak.
Orona enpresa izanda igogailu berria instalatzeko lanak buru dituena hilabete honetan zehar. Guztira 31.000 euroko kostua izan du berritzeak. Txukunketa eta pintaketa lan batzuk geratzen dira guztiz amaitzeko baina datozen egunetan egingo dituztenez erabilgarri izango da erabiltzaile guztientzat.