Gozategi eta Carrera 2020ko Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 28a, 12:58
Rebeka Carrera eta Miren Gozategi oriotarrak eta Estibaliz Alvarez zarauztarra garaikurrarekin. (Utzitakoa)

Azaroaren 14an eta 15an Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren, eta hilaren 21ean eta 22an Erreginaren Kopa.

Espainiako ohorezko sofbol ligako play off-ak jokatu ziren azaroaren 14ean eta 15ean Madrilen [Espainia]. Orioko Miren Gozategi eta Rebeka Carreraren Rivas C.B. taldeak Viladecansen auka jokatu zuen norgehiagoka, eta Rivas izan zen garaile. Hala, 2020 urteko Espainiako ohorezko sofbol ligako txapeldunak dira Gozategi eta Carrera.

Bestalde, hilak 21ean 22an Erreginaren Kopa jokatu zuten, Batzelonako Viladecans herrian, Herrialde Katalanetan. Txapelketa horretan ohorezko mailako lehen lau taldeek parte hartu zuten: CBS Rivas, CB Viladecans, Dridma Rivas Sofbol Club eta CBS Sant Boi. Erreginaren Kopan ere Gozategiren eta Carreraren taldea nagusitu zen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!