Gutuna: Landareak apur-apur egin dituztenei

Karkara 2020ko abe. 1a, 11:36

Herritar batek honako gutuna bidali dio KARKARAri, Ikastolaren eta ibaiaren artean dagoen parkean landatu eta gutxira txikitu dituzten landareen inguruan. Argazkiak ere bidali ditu.

Bizilagunok, beti sinetsi izan dut auzolanean, nire bizitzan zehar hainbat ekintza kulturaletan parte hartu izan dut.

Ume guztiek jolasteko parke txiki eta xarmant bat dago Ikastolaren eta ibaiaren artean. Pixkanaka landarerik gabe gelditzen ari zen, eta hori ikusirik, larunbat arratsalde batean gure balkoi eta baratzetatik landare mordoxka hartu eta landatu egin genituen, parkea berpizteko asmoz.

Harro sentitu ginen gure lanaren emaitzaz, baina gutxi iraun zuen; igande goizera arte. Zenbait landare sustraietatik aterata zeuden, eta berriz landatu genituen. Berriz atera zituzten, berriz ere landatu... Erabat zapaldu eta birrindu zituzten azkenean.

Zer kalte egin lezake landare sorta horrek?

Zer kalte egin lezake, umeek parke itxuroso batean jolasteak, parke hil eta triste batean jolastu beharrean?

Zer kalte egin lezake gure doako borondatezko lan horrek?

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!