Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa izango da, urtero bezala.

Ekitaldia kultur etxean izango da, areto nagusian, 19:00etatik aurrera. Pandemia-egoeraren ondorioz, aforo mugatuarekin egingo da ekitaldia eta joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena kultur etxera deituta. 932 134 409

Sari-banaketa musikaz inguratuta izango da aurten, Amaia Gutierrez biolin-irakaslea eta bere ikasle batzuk ere parte hartuko baitute ekitaldian.