Ahitu dira Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak

COVID-19aren egoerak eskatzen dituen segurtasun arauak jarraituz, 220 sarrera jarri ziren salgai, eta guztiak saldu dira dagoeneko.

Ruper Ordorika musikari oñatiarrak kontzertua eskainiko du hilaren 12an, lehenengoz bere musikari ibilbidean, Orioko Karela kiroldegian. Astelehenean jarri zituzten salgai 220 sarrera Kultur Etxean, 10 euroan, eta, jada, amaitu dira.

Julen Alonsok larunbat honetan eskainiko duen Sutan Dantzan ikuskizuneko eserlekuak ere azkar bete ziren, baita San Nikolas eguneko bertso-saiokoak ere.

Hala eta guztiz ere, ez da oraindik amaitu udalak abendurako prestatutako kultur agenda. Abenduaren 19an, Zetak musika-taldearen kontzertua izango da. 22an, Urpekariak haurrentzat bertso-antzerkia. 26an, berriz, Anari abeslariaren kantaldia. Hilaren 28an, Ispirit gospel taldearen kontzertua eta, amaitzeko, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an, Losers. Galtzaileak antzezlana eta Xabi Solano Maiza & Kimua dantza-kolektiboaren emanaldia.

Abenduaren 19tik aurrerako emanaldien sarrerak laster jarriko dituzte salgai Kultur Etxean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!