Ahitu dira Anariren kontzerturako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 15a, 09:25

Ostegunean jarriko dituzte salgai 'Losers. Galtzaileak' antzezlanerako sarrerak, eta Arraunetxen izango denez, gehienez 70 lagunentzako tokia egongo da. Beraz, Udalak herritarrei esan die bizkor ibiltzeko sarrerak hartzen.

Orioko Udalak abendurako antolatu dituen kontzertuak eta emanaldiak arrakasta izaten ari dira herritarren artean. Atzo arratsaldean jarri zituzten salgai Anarik abenduaren 26an Karela kiroldegian eskainiko duen kantaldirako sarrerak, eta segituan agortu ziren. Txartelen salmenta 16:00etan abiatu bazuten ere, 14:45ak ingururako jendea ilaran jarrita zegoen txartelak eskuratu ahal izateko.

Ostegun arratsaldean jarriko dituzte salgai Losers. Galtzaileak antzezlanerako sarrerak, eta Arraunetxen izango denez, gehienez 70 lagunentzako tokia egongo da. Beraz, Udalak herritarrei esan die bizkor ibiltzeko sarrerak hartzen. Emanaldia hilaren 30ean izango da, 19:00etan, Arraunetxen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!