Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du datorren asteazkenean

2020ko azken ezohiko bilkura egingo du hilaren 23an udalbatzarrak 19:30ean hasita, udaletxean.

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du abenduaren 23an, asteazkenarekin, udaletxeko udalbatzarraren aretoan. 19:30ean hasiko da bilkura distantzia eta segurtasun neurria zainduta.
 
Gai hauek aztertuko dira:
 
1.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 10/2020 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

 

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 11/2020 zenbakidun kreditu aldatzeko espedientea, kreditu gehigarriaren modalitatean.

3.- Bertan behera uztea, egoki bada, 2020ko udal-aurrekontu propioaren kreditu ez erabilgarri batzuk.

4.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, udal-eraikinen kontzesio administratiboen kanonaren ordainketari buruz.

5.- Onartzea, egoki bada, Eusko Gudari 54 eraikineko etxabeko merkataritza-lokalaren salerosketa, eta alkateari ahalmena ematea salerosketaren eskritura publikoa sinatzeko.

6.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, alkatearen urtarrilaren 2ko 1/2020 dekretuari dagokion administrazio-egintzak interes publikorako kaltegarritzat jotzeari buruz.

7.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualari. Aldaketa puntuala Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez-jarraituei dagokie eta Dikeko Kontzertazio Batzordeak sustatu du.

8.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!