Literatur lehiaketaren oinarriak

1.- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.

2.- Gaia librea da.

3.- Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.

4.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.

5.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.

6.- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira:

  • Ipuina
  • Olerkia edo bertsoa

7.- Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.

8.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.

9.- Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.

10.- Adierazi beharreko datuak:

  • Izen-deiturak
  • Adina
  • Ikastetxea eta ikasketa maila

11.- Datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.

12.- Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana izango dute. Udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.

13.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2021eko martxoaren 18a baino lehen.

14.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.

15.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.

Marrazki-lehiaketa

Urtero bezala, marrazki-lehiaketa ere egingo da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean.

Marrazki-lehiaketaren oinarriak hauek dira:

1.- Gaia librea da.

2.- Partaide bakoitzak, gehienez, bi lan aurkeztuko ditu.

3.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.

4.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak eta DBHko guztiak.

5.- Parte-hartzaileak oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.

6.- Egokiena marrazkiak folio baten tamainan aurkeztea da. Hala ere, onartuko dira beste neurritan egindakoak.

7.- Izen-deiturak eta gainontzeko datuak marrazkiaren bestaldean adierazi behar dira garbi.

8.- Marrazkiak edozein teknika erabiliz egin daitezke: pinturak, errotuladoreak, akuarelak...

9.- Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana izango dute.

10.- Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2021eko martxoaren 18a baino lehen.

11.- Epaimahaia Orioko Udalak izendatutako bi pertsonak osatuko dute.

12.- Maila bakoitzeko lau lanik onenak argitaratuko dira.

13.- Orioko Udalak eskubidea izango du aukeratutako lanak argitaratzeko.