Gutuna: Real Union taldeak Orioko futbol taldeari eta udalari

Karkara 2021ko urt. 8a, 11:44
Irungo Real Union futbol taldearen ikurra

Urtea amaitu aurretik, abenduaren 28ko datarekin, honako mezua bidali zion futbol talde gipuzkoarrak herriko taldeari eta udalari.

Real Union futbol taldearen gutuna:

Eguberri on Orioko futbol taldeari eta Orioko Udalari!

Zorrak zor lepoa lodi, euskal esaera zaharrak dio, baina urtea amaitzerako eskutitz honen bitartez zorrak kendu nahi ditugu neurri batean behintzat.

Real Union osatzen dugun guztion izenean, eskertza ohar hau iritsarazi nahi nahi dizuegu: eskerrik asko, benetan, urte zail honetako azaroan zehar Mendibeltzeko futbol zelaia ibiltzeko aukera eman izateagatik.

Eskerrik asko, urte berri on, eta laster zelaian elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat guztioi, Orioko Udalari eta Orioko futbol taldeari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!