Orioko Sare eskertuta agertu da larunbateko mobilizazioan parte hartu zuten guztiekin

Argazkia: Joxemari Olasgasti

Mobilizazioaren antolakuntzak azaldutakoaren arabera, erantzun ona izan zuen kale agerraldiak herritarren aldetik.

Hau da Orioko Sarek argitara emandako mezua, osorik:

Larunbatean, Orion,220 lagun inguru elkartu ginen presoen etxeratzearen alde, guztion artean mosaiko erraldoi bat osatzeko. Gaur, Orioko Saretik eskerrak eman nahi genituzke.

Eskerrik asko argazkilari lanetan ibili zirenei; eskerrik asko ere ekitaldia prestatu, mosaikoa muntatu, eta laguntzaile lanetan boluntario aritutako herritar guztiei. Biba zuek!

Eta nola ez, eskerrik asko zuri, bidea egitera etortzeagatik, bide izateagatik!

Bagoaz aurrera, eta ziur egon, Gregorio eta besteak ekarriko ditugula etxera. Jarrai dezagun bidea egiten!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!