Larunbatean ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Zaragueta Herri Eskolan eta Orioko Herri Ikastolan

Karkara 2021ko urt. 14a, 11:57

Aurten, herritarrek egun berean izango dituzte zabalik bi ikastetxeetako ateak, bisitak egiteko.

Herriko bi ikastetxeek abiatu dituzte matrikulazio kanpainak, eta larunbat honetan, urtarrilak 16, ate irekien jardunaldiak egingo dira bietan. Zaragueta Herri Eskolan eskolan, 10:30etatik 12:30era bitartean egongo da eskola zabalik. Urtarrilaren 20an, berriz, bilera informatiboa egingo dute, elebiduna, 18:00etatik aurrera. Hemen klik eginda eskuratu daiteke informazio osatuagoa.

Orioko Herri Ikastolari dagokionez, hiru txanda antolatu dituzte larunbat goizeko ate irekien jardunaldirako, eta han izateko interesa dutenek, aurretik izena eman beharko dute ikastolara deituta edo e-postara idatzita. Xehetasun gehiago izateko, egin klik hemen.

Matrikulazioari dagokionez, urtarrilaren 18an zabalduko da ikastetxeetan izena emateko epea, astelehenarekin, eta irekita egongo da hilaren 29ra bitartean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!