Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak kontzertua emango dute hilaren 29an Arraunetxen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 15a, 11:32
Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga.

Astelehen arratsaldean jarriko dituzte sarrerak salgai kultur etxean, 2 euroren truke. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskuratu ditzake.

Jon Gurrtxaga eta Urbil Artola musikariek kontzertua eskainiko dute Orion urtarrilaren 29an, ostiralarekin, Kateak diskoa aurkezteko. Ekitaldia 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan. Gospela, bluesa, folka eta pop-­rocka uztartu ditu Gurrutxagak lan berrian eta, zuzeneko emanaldietan, Urbil Artolarekin batera ari da jotzen.

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta. Aforo-mugak direla-eta, 70 lagunentzat lekua izango da Arraunetxen, eta sarrerak astelehen arratsaldetik aurrera erosi ahal izango dira kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!