Zourdine Thiorrek Real Unionen jokatuko du datozen hilabeteetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 15a, 15:44

Irungo taldeak eta oriotarrak hitzarmena sinatu berri dute, eta Real Unioneneko elastikoa jantziko du gazteak denboraldi amaiera arte.

Real Unionek atzo sare sozialen bidez jakinarazi zuenez, Zourdine Thior oriotarrarekin hitzarmena itxi dute eta Irungo taldean jokatuko du denboraldi amaiera arte. 23 urteko futbol jokalari gazteak Portugalgo Academica Coimbra taldearekin sinatu zuen kontratua pasa den udan, baina denboraldi hasieran ez du minutu gehiegi jokatu partida ofizialetan, eta Euskal Herrira itzultzea eta bere ibilbide profesionalean bide berriak irekitzea erabaki du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!