Bertan behera gelditu dira asteburuko arraun jardunaldiak

Karkara 2021ko urt. 23a, 10:55

Distantzia luzeko aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa jokatzekoa zen igande honetan, baina Gipuzkoako Arraun Federakundeak "aho batez eta pena handiz" erabaki du bertan behera uztea lehiaketa, "osasun publikoa bermatze aldera".

Igande honetan ez da jokatuko distantzia luzeko aulki mugikorreko txapelketarik Gipuzkoan. Hala jakinarazi zuen atzo ohar bidez Gipuzkoako Arraun Federakundeak, "COVID-19ak gure lurraldean izan duen bilakaera aintzat hartuta, eta osasun publikoa bermatze aldera".

Federazioak azaldu zuen erabakia "aho batez eta pena handiz" hartu dutela, eta "goraipatu" nahi izan dute "klub eta kirolari guztiek egindako lana, momentu zailak badira ere, garai hobeak iritsiko direlako".

Hain zuzen, atzo bertan jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak astelehenetik aurrera neurri gogorragoak egongo direla indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; besteak beste, udalerri guztiak itxiko dituzte, eta ezingo dira lau pertsona baino gehiago elkartu, ez eremu pribatuan, ez publikoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!