Olatz Zugastik kantu berria emango du argitara: 'Mairu baratzetan'

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 25a, 12:22

Ostiral honetatik aurrera egongo da entzungai Zugastiren abesti berria, plataforma digitaletan.

'Mairu baratzetan'. Olatz Zugastik izen horrekin argitaratuko du hilaren 29an kantu berria, eta oraingoz behintzat, plataforma digitaletan bakarrik entzuteko aukera izango da —youtube, spotify...—.

Musikariak Urumeako Kronikari azaldu dionez, abestiarekin Aranora —aitonaren herrira— itzultzeko saiakera egin du, "mairu baratzetara joateko asmoz, eta handik, aurre-kondairatik berari dei egitera". Bidean, "oroitzapenek harrapatu" dute Zugasti. Kantu batean bildu ditu "soinuak, usainak, menditar eta hiritarren arteko harremana...". Abeslariaren hitzetan, abesti batean juntatu ditu, eta bat eginda utzi, antzinako garaiak eta gaurkotasuna.

Aurreratu duen esaldi batek hau dio: Oihu egingo dut mairu baratzetan, entzuidazu berriro, zure oihartzun hunkituak bil nazan matekiro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!