Masustondo beltz berriak jartzen ari dira ahatetako gunearen ondoan

Karkara 2021ko ots. 8a, 13:02

Zuhaitzak Abaromendi inguruko berdegunera tokialdatu dituzte hondartzatik, fruitua lurrera bota eta pasealekuko lurzorua irristakor uzten zutelako.

Azken egunotan, Orioko Udalak lanean dihardu ahateen gunearen ondoko pasabidean. Han jarrita zeuden masustondo beltz zaharrak kendu egin dituzte, fruitua lurrera botatzen zutelako. Ondorioz, lurzorua oso irristakor geratzen zen inguru horretan, arriskutsu oinezkoentzat. Zuhaitz horiek Abaromendi kaleko berdegunean daude jarrita orain.

Masustondo zaharrak kentzeko, txorkoak —ura biltzeko lurreko zuloak— handitu behar izan zituzten aurrena langileek, eta, orain, horiek berregiteko lanetan dabiltza.

Udalak azaldu duenez, espezie bereko zuhaitzak jarriko dituzte ahatetako gunearen ondoan, baina desberdintasun bat izango dute: zuhaitz berriek ez dute fruiturik emango, eta lurra ez da irristakor izango aurrerantzean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!