Julen Alonsok kantu berria plazaratuko du bihar: 'Zin dagit'

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 9a, 09:36

Gaztea irratian entzun ahal izango da Alonsoren abestia estreinakoz, asteazkenean, 10:30ean. Sare sozialetan aurreratu duen bideoan ikus daitekeenez, pianoan eserita grabatu du pieza berria.

Alonsok KARKARAri azaldutakoaren arabera, kantua "norberak bere buruari izan beharreko maitasunari" buruzkoa da. Abestian bada berritasunik: musikaria pianoan eserita ikusten da, Zarauzko Torreoian grabatu duten bideoaren aurrerapenean. "Umetan ikasi nuen pianoa jotzen, nire gisara. Abesti bakoitza mundu bat da, eta kantu bati dagokion kolorea eman behar zaio. Kasu honetan, pianoa sartzea eskatu dit, trikitixa beharrean".

Bihar, asteazkenarekin, emango da argitara 'Zin dagit'. Gaztea irratian botako dute 10:30ean, eta bideoklipa Julen Alonsoren Youtubeko kanalean egongo da ikusgai.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!