%12,5 igo du hegaluzea arrantzatzeko kuota Europako Batasunak

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 10a, 14:36

Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Komisioak egin du beste behin igoeraren proposamena. Kuotaren igoerarekin, 2021ean 37.801 tona hegaluze arrantzatzeko baimena izango dute.

Europako Batasunak 37.801 tona hegaluze arrantzatzea baimendu du 2021erako. Gaur egun 33.600 tona arrantzatzea dago baimenduta, beraz, % 12,5eko igoera izango du kuotak aurten. 

Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Komisioak egin du proposamena, Komite Zientifikoaren gomendioak aintzat hartu ondoren. Besteak beste, AZTI zentro teknologikoak egindako ikerketak izan dituzte oinarri. Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du euskal arrantza sektorea eta, batik bat, baxurako arrantza indartuko duela erabakiak. Izan ere, azken arrantzu aldiak goiz amaitu behar izan dituzte, “estatuari ezarritako kuota urria berehala betetzearen ondorioz”.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!