'Paperezko Hegoak' dokumentalaren estreinaldia izango da gaur gauean

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 16a, 15:00

Aste honetan hemezortzi urte beteko dira Egunkaria itxi zutenetik, eta urteurrenarekin batera, itxieraren gaineko dokumentala botako dute ETB1en 22:20tik aurrera. Maialen Sarasuak egin ditu filmeko edizio lanak.

Gaur gauean, Egunkariaren itxierari buruz egin berri duten dokumentala ikusteko aukera izango da estreinako aldiz. Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendu dute filma, eta Maialen Sarasuak izan du edizio lanen ardura.

Veltek Zarauzko Hitzari adierazi dionez, "istorio horretan hain ezagunak ez diren hainbat ertz erakusten" saiatu dira dokumentalarekin. Zuzendariak aurreratu duenaren arabera, "ezaguna den gai bati perspektiba berri batetik begiratzea izan da gure asmoa, galdera bati tiraka: zergatik itxi zuten?".

22:20ean hasiko da dokumentalaren emanaldia, ETB1 telebista katean.

Zarauzko Hitzak Velteri egindako elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!