Emanaldia martxoaren 5ean, ostiralarekin, izango da,  19:00etan hasita. Ohi bezala, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira. Edukiera mugak direla eta, 70 sarrera egongo dira salgai, astelehen arratsaldetik aurrera. Kultur Etxean pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ahalko ditu gehienez,  bakoitza bost euro ordainduta.