Zazpi lan-poltsa eratu nahi ditu Orioko Udalak, izan ditzakeen langile-premiak estaltzeko

Karkara 2021ko ots. 26a, 12:31

Udalak ez du egingo udako lanpostuen deialdirik aurten, eta deialdi honetan sortuko diren lan-poltsetatik hartuko dira langileak uda denboraldirako. Eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Orioko Udalak zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratu nahi ditu, eta deialdia egin du, interesatuek parte hartzeko eskaerak aurkeztu ditzaten.

Honako hauek dira udalak eratu nahi dituen lan-poltsak:

  • Administraria Orioko Udalerako.
  • Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal-kanpineko mantentze-lanen arduraduna.
  • Garbitzailea Orioko udal-eraikinetarako eta udal-kanpinerako.
  • Harreragilea Orioko turismo-bulegorako eta udal-kanpinerako.
  • Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako.
  • Peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Orioko Udaleko udaltzaina.

Lan-poltsa horien oinarriak eta parte hartzeko eskaera-orria hemen deskargatu daitezke:

Lan-poltsak 2021

Eskaerak hamabost eguneko epean aurkeztu behar dira, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Udalak dagoeneko bidali ditu iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera, baina oraindik ez dira argitaratu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!