Hondarribiko traineru estropadan parte hartuko du gaur OAEk

Juan Luis Romatet 2021ko ots. 27a, 12:00

Orio Arraun Elkarteko ontzi bana izango da emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan lehiatzen. Ontzi bakoitza zer egoeratan dagoen ikusteko estropada izango da gaurkoa.

Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsiera jokatuko da gaur arratsaldean. Traineru denboraldirako test edo proba bezala hartuko dute parte hartuko duten klubek, ontzi bakoitza zer egoeratan dagoen ikusteko. 
 
Emakumezkoen eta gizonezkoen mailatan jokatuko da estropada, eta Orio Arraun Elkarteak maila bakoitzean ontzi bana aurkeztuko du.
 
16:00etan hasiko da testa, emakumezkoen ontzien jaitsierarekin. Hamabi ontzi arituko dira, eta Orioko trainerua 16:10ean aterako da. Emakumezkoek amaitu bezain pronto aterako dira gizonezkoak. Hemeretzi ontzi uretaratuko dira kategoria horretan, eta 16:28an izango da Orioren txanda.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!