Lurralde barruko mugikortasuna baimentzen dutenean irekiko dute Orioko Kanpina

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 1a, 12:27

Hasiera batean, kanpina gaur irekitzea zen asmoa, baina irekiera atzeratzea erabaki dute, une honetan indarrean den mugikortasun araudia dela eta; izan ere, gaur gaurkoz, mugakide diren herrietara soilik joan daitezke herritarrak.

Orio Kanpineko zuzendaritzak jakinarazi du denboraldi berria hastean dela, baina ohikoa baino beranduago irekiko dituela ateak aurten kanpinak. Hasiera batean, gaur irekitzekoa zen, baina irekiera atzeratzea erabaki dute, une honetan indarrean den mugikortasun araudia dela eta; izan ere, gaur gaurkoz, mugakide diren herrietara soilik joan daitezke herritarrak. Hala, jakinarazi dute lurralde barruko mugikortasuna baimentzen dutenean, irekiko dituela ateak Orioko Kanpinak, baina oraindik data zehaztu gabe dagoela.

Bitartean, prestaketa lanetan jarraituko dute langileek, bezeroei zerbitzu onena eskaintzeko asmoz. Horrez gain, gaurtik aurrera kanpinarekin harremanetan jarri daitezke bezeroak, info@oriokanpina.com helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!