Orioko gaztetxoek emaitza onak lortu dituzte Euskadiko atletismo txapelketan

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 1a, 14:44

Orioko Atletismo Taldeko bost korrikalari puntako postuetan sailkatu ziren 16 eta 18 urtetik beherakoen Euskadiko txapelketan. Martin Iriondo irabazle izan zen 1.000 metroko lasterketan, 2:44:76 denborarekin. Sunahi Huegunek ere podiumera igotzea lortu zuen, 600 metroko proban bigarren egin eta gero.

16 eta 18 urtetik beherako korrikalarien Euskadiko atletismo txapelketa jokatu zen larunbatean. Orioko Atletismo Taldeko korrikalarian pista estialian jokatutako jardulandian izan ziren, eta emaitza onak lortuta itzuli ziren etxera.

18 urtetik beherakoen mailan, Xabat Elortzak bosgarren egitea lortu zuen 1.500 metroko txapelketan, 4:51:78 denborarekin.

16 urtez azpiko kategorian, Martin Iriondok 1.000 metroko lasterketa irabazi zuen, 2:44:76 denborarekin helmugaratu eta gero. Lasterketa berean parte hartu zuen Nizar Zianik ere, eta zazpigarren sailkatu zen; Ziani beste korrikalariak baino urtebete gazteagoa dela aipatu behar da, eta 2:57:99 denbora lortutu zuen helmugan.

Sunahi Huegun azpitxapeldun izan zen 600 metroko proban, marka oso ona lortu eta gero: 1:31:86, hain zuzen ere.

Bukatzeko, Ibai Agirrezabal laugarren sailkatu zen 300 metroko pruban 41:11 denborarekin, eta erraz gailendu zen bere seriean.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!