Bihar jarriko dira salgai 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 1a, 16:58

Xake Produzkioak taldearen eskutik, martxoaren 12an izango da antzerki saioa Arraunetxen, arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Bihar, asteartearekin, jarriko dituzte salgai 'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanerako sarrerak kultur etxean. Txartelek 10 euroko prezioa izango dute, eta arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragai. Aforo kontuak tarteko, gehienez 70 lagunentzat egongo da tokia Kepa Errasti, Ane Gabirain eta Iñigo Aranberri protagonista dituen emanaldian. 

«Fadoak entzuten zituen gizona» anzezlanaren sinopsia

Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado-lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen zuten elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berririk izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere Masku izeneko pertsonaia misteriotsuak baldintzatuko duelako.

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Egilea: Txarli Andrade

Aktoreak: Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti eta Ane Gabarain

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal

Argiztapen-diseinua: David Alkorta

Eszenografia-diseinua: Isabel Akosta eta Eider Ibarrondo

Musika-konposizioa: Pascal Gaigne

Eszenografiaren eraikuntza: Mikel eta Gorka Sagarminaga

Produkzioa: Xabier Ormazabal eta Kepa Errasti

Salmenta: Xake Produkzioak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!