Astelehenean egingo dute Martxoaren 8ko manifestazioa Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 2a, 10:49
2020ko Martxoaren 8ko manifestazioa, Orion.

'Gora borroka feminista, antikapitalista eta antiarrazista' lelopean egingo dute manifestazioa, 19:00etan Orioko Herriko Plazan hasita.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan egitarau bateratua antolatu dute Orioko Ahalduntze Eskolak, Xaltxerak talde feministak eta Orioko Udalak . Dena dela, pasa den astean argitara eman zuten kartelean akats bat dago, Martxoaren 8ko manifestazioa astelehenean 19:00etan izango delako, eta ez igandean hasieran zehaztu zuten bezala. Orioko Herriko Plazatik aterako da Xaltxerak taldeak antolatutako manifestazioa, 19:00etan, Gora borroka feminista, antikapitalista eta antiarrazista lelopean, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!