Aulki mugikorreko estropadak jokatuko dira Orion igandean

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 2a, 14:52

Goizeko bederatzietan emango zaio hasiera Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XX. Ligako jardunaldiari.

Izurriteagatik denbora luzez zain egon eta gero, Orioko estropalariek aulki mugikorreko estropadak jokatuko dituzte igandean errioan. Goizeko bederatzietan emango zaie hasiera estropadei, goizeko zortzietan ordezkarien bilera egin eta gero. Enbarkazioak lerroz lerro jarrita arituko dira arraunean, elkarren kontra.

Antolatzaileek bi ibilbide gaituko dituzte estropadetarako. Kadeteak, jubenilak eta seniorrak 1.500 metroko estropada eremua izango dute; Marrota parean hasi eta herriraino egingo dute arraunean, lehia zubian bukatzeko. Infantilek eta beteranoek, aldiz, 1.000 metro egin beharko dituzte arraunean, eta estropadak Ortzaikara iritsi baino lehentxeago hasiko dituzte.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!