Orioko argazki zaharrak Sigfrido Koch Bengoetxea artistaren bilduman

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 3a, 11:35

2019an, San Telmo Museoari dohaintzan eman zion argazki bilduma artistaren familiak, eta argazki zahar horien artean Orioko batzuk daude.

Sigfrido Koch Bengoetxea artistaren lanak biltzen dituen Kearen eta lainoaren artean argazki erakusketa ikusgai dago egunotan San Telmo Museoan. XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera joan zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren lau seme-alabetatik bigarrena zen Sigfrido, eta 2019an, San Telmo Museoari dohaintzan eman zion argazki bilduma artistaren familiak; argazki zahar horien artean Orion egindakoak ere badira.

Erakusketa bi gai hartzen ditu ardatz. Alde batetik, 1936ko Gerran ateratarako argitaratu gabeko 90 argazki daude ikusgai, eta bestetik, Gipuzkoan ohiturak, lanbideak eta beste hainbat bitxikeria jasotzen dituzten 60 argazki.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!