Gutuna: Ostargi elkartearen eskertza mezua

Karkara 2021ko mar. 6a, 08:30
Ostargiko oraingo juntako kideak, artxiboko irudian.

Ostargi elkarteak hogeita bederatzi urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, erakusketa antolatu dute gaurko eta biharko Loretxu taberna zenaren ondoko lokalean. KARKARAko erredakziora bidali duten gutunarekin, gogoan izan dituzte elkartearen sortzaileak eta urteetan haiekin izandako lagunak.

Hau da Ostargik KARKARAra bidali duen gutuna, osorik:

Ostargiko juntak, hogeita bederatzigarren urteurreneko ospakizun eta erakusketarekin, eskerrak eman nahi dizkie Ostargi sortu zuten lagunei eta urte luzez elkartean lanean jardun duten guztiei. Besteak beste: Amaia Arruti, Antxon Etxeberria, Arantxa Peña, Belen Murgiondo, Filo Portillo, Inazita Idiakez, Josune, Jaquina Gambero, Mari Jose Gonzalez, Maria Arratibel, Maria Illarramendi, Martina Arevarillo, Mertxe Bengoetxea, Ramonita Idiakez eta Vitorina Fernandez.

Haiek hasi zuten bidearen jarraipena gara gu. Mila esker!

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!