Martxoak 8

Orion eta Aian arratsaldeko zazpietan egingo dira berdintasunaren aldeko manifestazioak

Karkara 2021ko mar. 8a, 12:25
2018an ikasleekin plazan egindako ekitaldi jendetsua.

Martxoak 8 ditu gaur. Aldarrikapenerako eta borrokarako eguna da emakumeentzat, eta Orion manifestazioa egingo da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, Herriko Plazatik abiatuta. Aian ordu berean egingo da mobilizazioa, han ere Herriko Plazan. Xaltxerak talde feministak eta Orioko Ahalduntze Eskolak hilabete honetarako antolatuta dituzten ekitaldiak zerrendatu dira albiste honetan.

Martxoak 8
- Manifestazioa, Xaltxerak talde feministak antolatuta. 19:00etan Herriko Plazan.

Martxoak 10
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu?'. 17:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Martxoak 18
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Arrazismoa eta xenofobia gure inguruan'.18:00etatik 19:30era kultur etxean.

Martxoak 30
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Zaintza lanen duintzea'. 18:00etatik 19:30era kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!