Haizea izan da Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako bigarren jardunaldiko protagonista

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 14a, 09:16

Orio Arraunketa Elkarteak 13 ontzi uretaratu zituen guztira, eta horietatik zazpik podiuma lortu zuten: lau ontzik estropada irabazi zuten, bi bigarren sailkatu ziren eta beste bat hirugarren postuan sailkatu zen.

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

Atzo, arratsaldean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 2. jardunaldiak hartu zuen Oria itsasadarra. Hasieran eguraldi ederra bazegoen ere, haizea zakartzen joan zen eta azken txandetako ontziek zailtasunak izan zituzten proba amaitzeko. Osasun aginduak beteaz, 24 estropada-txanda egin ziren; ohikoa baino txanda gutxiago izan ziren, estropadan parte hartzen duten arraunlari kopurua murriztea baitzen asmoa. Izan ere, normalean estropada horiek 35-45 txanda inguru izaten dituzte eta hiru ordu ingurukoak izaten dira. Atzoko saioa, ordea, bi ordukoa izan zen.

Orio Arraunketa Elkarteak 13 ontzi uretaratu zituen guztira, eta horietatik zazpik podiuma lortu zuten: lau ontzik estropada irabazi zuten, bi talde bigarren sailkatu ziren eta beste bat hirugarrena izan zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!