Arnasguneen garrantzia nabarmendu nahi du UEMAk

Karkara 2021ko mar. 26a, 11:30

«Arnasa gara» izena du Uema-k Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin abiatutako kanpainak, helburu hau du: arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmentzea.

Kanpaina orain dela bi urte abiatu zen, eta orain aurkeztu den fase berrirako zortzi bideo labur sortu dituzte, hizkuntza-ohituren inguruan hausnartzeko. Bideo horiek datozen bi hilabeteotan zabalduko dituzte, astero bat . Kanpainari hauspoa emateko, musikarien, aktoreen, kazetarien eta kirolarien laguntza izango dute sare sozialetan.

Hiru Damatxo komunikazio-enpresak egin ditu zortzi bideoak eta sare sozialetan eta ohiko mezularitza-aplikazioetan zabalduko dira. Astero bideo bat zabalduko dira eta dagoeneko kalean da lehenbizikoa. Lehen bideo honetan bi neska katalan agertzen dira, bisitan Euskal Herrira etorri eta euskararekin topo egitea espero dutenak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!