Orioko mendi lasterketa maiatzaren 23an egingo da

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 29a, 11:53
Artxiboko irudia.

Talai-Mendi Trail izena jarri diote aurtengo edizioari, eta 14 kilometrokoa izango da antolatzaileek egokitutako ibilbidea. Apirilaren 12tik aurrera zabalduko dute izena emateko epea.

14 kilometroko ibilbidea izango du aurten Orioko mendi lasterketak. Antolatzaileek Talai-Mendi Trail izena jarri diote lehiaketari, eta maiatzaren 23an egingo da. 600 metroko gora-behera izango du ibilbideak, eta korrikalariak 9:30ean abiatuko dira irteerako puntutik.

Izena emateko epea apirilaren 12an zabalduko da. Talai Mendi elkarteak antolatu du aurten txapelketa, Orioko Udalaren babesarekin.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!