Testura taldeak kontzertua emango du Arraunetxen apirilaren 16an

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 31a, 11:00

19:00etan emango zaio hasiera emanaldiari, eta sarrerak astebete lehenago jarriko dituzte salgai kultur etxean. Bi euroko prezioa izango dute txartelek.

Testura Ander Mujikaren proiektu pertsonala da. Napoka Iria desegin eta gero, hainbat proiektutan ibili zen musikaria, baina denbora bat pasatakoan, etxean gordeta zituen kantuen zirriborroei forma ematen hasi zen. Abestien sortze prozesu horretan, bidelagun izan zituen Felix Buff eta Johannes Buff. Hala sortu zen Testura taldea, eta izen bereko diskoa plazaratu zuten 2020ko martxoan. 

Apirilaren 16an emango dute kontzertua Arraunetxen, 19:00etatik aurrera. Sarrerak astebete lehenago egongo dira eskuragai kultur etxean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!