Imanol Alguacilen Realak Espainiako Kopa irabazi du

IƱigo Gaiton 2021ko api. 3a, 23:13

Reala 0-1 gailendu zaio Athletici Espainiako Kopako finalean. Imanol Alguacilek toki berezia izango du aurrerantzean talde txuri-urdinaren historian.

Reala izan da garaile Sevillan jokatu berri den Espainiako Kopako finalean. Donostiarrek 0-1 irabazi diote Athletici finalean, Mikel Oiarzabalek 63. minutuan gola penaltiz egin eta gero. Gaurko garaipenarekin, Realak historiako hirugarren Espainiako Kopa lortu du, Imanol Alguacil entrenatzailearen gidaritzapean.

Imanolek 1990ko irailaren 29an egin zuen debuta Realeko jokalari modura, eta urte luzez jardun zuen lehen mailan. Orain, entrenatzaile bezala, bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortu du, finala irabazita.

Aurrerantzean, izen handia izango da oriotarrarena Realaren historian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!