Imanolen fedearen gailurra

Reala hobea izan da finalean, eta bere historian hirugarrenez irabazi du Espainiako Kopa. Athletic trakets aritu da partida osoan, eta atzeko lerroaren huts bat baliatu du Oiartzabalek gola sartzeko.

Reala txapeldun da berriz, eta Imanol Alguacil da gizonezkoen taldea berriz ere gailurrera eraman duen pertsona. Taldeko zuzendaritzak etxeko entrenatzaile baten aldeko apustua egin zuen, eta bi urte geroago jaso du fruitua. Joko onean eta etxeko jokalariengan jarri zuen fedea. Eta noski, pasioan. Hori ez da negoziatzen. Zale sutsu bat da aulkian, eta hemendik aurrera realzaleek ahaztuko ez duten izen bat. Sustraietara itzuli zen, eta horri esker irabazi du bere historiako Espainiako hirugarren Kopa. Atzoko finalean, Sevillan, Athletic baino gehiago izan zen. Ez askoz gehiago, baina bai hobea. Athletic, aldiz, trakets aritu zen, urduri. Une on gutxi izan zituen, eta garesti ordaindu zituen Yerayren eta Iñigo Martinezen hutsak. Bi aste barru du arantza ateratzeko aukera, Bartzelonaren aurkako finalean, baina bizkarrekoaren zama arintzea ez da erraza izango.

Finala derbi bat zen, eta lehen zatia derbiei egozten zaizkien topikoen pilaketa bat izan zen. Hasi eta berehala, euri zaparrada bota zuen, baina ez zituen bi taldeen ideiak gehiegi freskatu. Final bat irabazteko lehen agindua hutsik ez egitea da, eta hori buruan zutela irten ziren jokalariak. Urte luzez gogoratu lieketen opariren bat egitearen beldurrak bi taldeak lotu zituen, eta ez zuten behin ere jaurti hiru zutoinen artean. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Erlazionatuak

Bideoa: Imanolen peña sortu zuteneko kontuak izan dituzte gogoan Ana Egibarrek eta Ibon Huegunek

Orio

Salatxo tabernaren bueltan sortu zen Imanolen peña, 1995.urteko martxoan. Imanolen kirol lagunartearen gaineko guztia bete-betean bizi izan ...
Herriko hainbat talde eta norbanakok babesa adierazi diote Imanol Alguacili

Orio

Realak Errege Kopako finala jokatuko du Athleticen aurka apirilaren 3an, eta egunotan bideo bat egin da Imanol Alguacil entrenatzaileari animoak em...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!